Área de Clientes
 
 
Ezagutu Transkal Transkal Teknologia Baliabide informatikoak Arrakasta kasuak Berriak
 

 

 

Aurkezpena

TRANSKAL salgaien banakuntza fisikozko lanetan, GARRAIO eta BILTEGI mota guztietan, diharduten enpresek erabiltzeko baliabide informatizatu oso bat da.

TRANSKALek logistika gaietako erabaki-egiturak antolatzen ditu, dokumentazio eta komunikazio arazoak bideratzen ditu eta enpresaren administrazio eta finantzaketa prozesuekin koordinatzen ditu.

Premien Azterketa

TRANSKALen proiektuek enpresaren informazio sistema dagoen egoera eta enpresaren kudeatzaileek aurkezten dituzten eskakizunak aztertzen dituzte, eta, proiektu berriak eskakizun horiek bete ditzan, enpresak gaur egun duen antolamenduak proiektua bete arte izan behar duen bilakaera diseinatzen dute.

TRANSKAL programa egokia aukeratzea

TRANSKAL programa multzoa egoera bakoitzera egokitu daitekeen tresna bat da; tresna honek duen trinkotasuna eta eraginkortasun frogatua tresna ezarri izan den leku guztietan lortu eta frogatu izan da, eta, era horretan, tresna honek eskaintzen dituen baliabide guztiez jarri bezain laster gozatzeko behar den konfiantza eta segurtasuna eskaini du. Jarraitasuna eta aldakuntza elkarrekin adosteko, baliabide ez materialak –informazioa, jardueraren ezagutza eta sormena, esate baterako– erabat kontrolatzen eta aprobetxatzen dituen software ingeniaritza bat erabiltzen da.

Martxan jartzeko metodologia

Giza baliabideak eta martxan jartzeko metodologia enpresa bakoitzera edo enpresa erakunde bakoitzera moldatzen dira, esperientziak erakutsi dituen eskema multzo batean oinarrituta lan eginez, era horretan datu sarrera edo inprimatzeko irteera bakoitza behar bezala prestatzeko..

On-line laguntza eta bezeroaren arreta

Giza baliabideak eta martxan jartzeko metodologia enpresa bakoitzera edo enpresa erakunde bakoitzera moldatzen dira, esperientziak erakutsi dituen eskema multzo batean oinarrituta lan eginez, era horretan datu sarrera edo inprimatzeko irteera bakoitza behar bezala prestatzeko.

 

Hizkuntzak| español | euskara | catalá | galego | english | français

PARTNERS | ESTEKA INTERESGARRIAK | ENPRESA ALORRA | HARREMANAK

© 2005 TRANSKAL, S. Coop.

| |