Área de Clientes
 
 
Ezagutu Transkal Transkal Teknologia Baliabide informatikoak Arrakasta kasuak Berriak
 

 

 

Elkar zaitez gurekin

 

BALIOAK

Gure helburua gure erakunde honetan sartzen diren pertsonak bazkide izatera iristea da, pertsona elkartuez osatutako enpresa bat baikara.

Pertsonetan sinesten dugu eta gure harreman guztietan zintzo eta leial jokatzeko asmoa dugu.Uste osoa dugu gure enpresa-harremanetan parte hartzen duten alderdi guztiek lortu behar dituztela irabaziak.

Badakigu gure arrakastaren oinarria pertsonak direla, bai gure erakundea osatzen dutenak, bai gure Bezeroen eta Hornitzaileen enpresak osatzen dituztenak, eta pertsona horien guztien garapena dela gure kualifikazioa.

Gure bezeroen premiak gure produktuen eta zerbitzuen kalitatearen bitartez betetzea da, aldi berean, gure helburua eta gure bilakaeraren ardatza.Horregatik, hain zuzen, gure araua eta gure lehenengo ardura etengabe hobetuz joatea da.

 

 

TEKNOLOGIA ETA EZAGUTZA

ASPen egunetik egunera ikasten jarraitzeko ardura dugu. Badakigu gure bezeroei baliabiderik aurreratuenak eskaintzea dela gure egitekoa.

Gure gaur egungo produktuak jarduera honetan daramagun denboran zehar metatutako ezagutzaren emaitza dira.

Guk landu ditugun sektoreak, merkatuak, bestelako produktuak eta bestelako jarduerak eta ukitzea egokitu zaigun teknologiak izan dira gure eskola.

1985ean hasi ginen une beretik jarri genuen martxan ikerketaren motorra, eta orain, 1997an Teknologia Zentro bezala homologatu gintuztenetik, gure I+G saila Saretek, Euskal Teknologia Sareko kidea da.

Itzuli

 

 

 

Hizkuntzak| español | euskara | catalá | galego | english | français

PARTNERS | ESTEKA INTERESGARRIAK | ENPRESA ALORRA | HARREMANAK

© 2005 TRANSKAL, S. Coop.

| |